San Roke
San Roke (Otxandio)
1597ko izurriteak gogor astindu eban, antza, Otxandio herribildua, izan be, auzotarrek San Rokeri eraiki eutsen herriko ermitarik handiena.
Bisita
Doako bisita
Planoa eta Atalak
Ermita guztiak
Deitura
San Roke (Frantzia, 1350 inguru-1379 inguru), familia noblean jaio, gaztetan umezurtz geratu eta bere ondasunak pobre eta behartsuei emotea erabaki eban, bera, bere burua Jainkoari eskainita eta erromes lez bizitzeko -horregaitik gerora erromesen zaindari bihurtu zan.
Elezaharrak kontatzen dauanez, Italian barrena ibili zan gaixoak izurri eta izurriteetatik sendatuz eta artatuz, azkenean bera be kutsatu zan arte. Orduan, basora joan zan bizitzera eta egunero ogia eroaten eutsan eta zauriak miazkatzen eutsazan txakur baten laguntza baino ez eban. Egun baten, txakurraren jabeak aurkitu eban, lagundu egin eutsan eta gero Aingeru batek guztiz sendatu eban. Horregaitik, izurri eta izurriteen aurkako defendatzaile da. Eta osasun-arloko profesionalen zaindaria da.
Berarenganako jaiera bizkor hedatu zan San Rokeren laguntza ezinbesteko eban Europan, non sarri jasaten eben izurriteen astindua. Hain zuzen be, Euskal Herria gogor erasan eban1957ko izurritean, santuari eskainitako ermita eta altara ugari eraiki zan, tartean, Otxandioko hau -beranduago, 1780an berregin eben arren.
Ohitura eta Errituak
Herriko beste hainbat ermitatan lez, honetan be zaindariaren egunaren -abuztuak 16- osteko domekan ospatzen da meza; ostean, auzotarrek hamaiketakoa eskaintzen dabe. Antxina, aurretik bederatziurrena -otoitzak jarraiko bederatzi egunez- egiten zan.
Izurritea aitatzen eban ereserkia abesten zan San Rokeren omenez:
Erroke ona
gagizuz gord
gatx da pesterik
arren gaur gu bere…
.
Eraikina
Hornidura
Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:
Webgunea, hauen laguntzarekin: