San Martin
San Martin (Otxandio)
1500eraino garoazan eraikin artatsua: Otxandioko eraikinik zaharrena.
Bisita
Doako bisita
Planoa eta Atalak
Ermita guztiak
Deitura
Tourseko San Martin (Hungaria 316 – Frantzia 395) familia paganoan sortu zan, baina gaztetan bihurtu zan kristautasunera.
Erromatar gudarosteko ofizialaren semea zan eta bera be gaztetatik izan zan soldadu Galietan eta, enperadorearen eskoltako kide izan zala be emoten dau.
Bere bizitzako pasarterik ezagunena Amiensen gertatu zan, negua zala; uriaren atarian, gizon bat aurkitu eban erdi biluzik, hotzez dardarka, eskean eta inork jaramonik egiten ez eutsala. Martinek, orduan, kapa erdibitu eta zati bat gizagaixo hari emon eutsan. Gau horretan, gizona agertu jakon ametsetan, Kristo lez, bere kapaz estalita.
Horren ostean, ejertzitoa bertan behera itzi eta Eleizari eskaini eutsan bere bizitza. 370ean, Tourseko gotzain izendatu eben.

Ohitura eta Errituak
Gaur egun, ermitan ez dago kulturik, baina San Martini meza eskaintzen jako zaindariaren jaietan. Orain dala 50 urtera arte, meza eta erromeria ospatzen ziran zaindariaren egunez (azaroak 11), meza, San Isidro Laborariaren egunez (maiatzak 15) eta beste meza bat, Santa Katalina egunez (azaroak 25), bederatziurrenagaz -otoitzak jarraiko bederatzi egunez.
Erregutean be (letañak) joaten ziran Igokundearen aurreko martitzenez Santa Marina parrokiatik.
Iturrizak kontatzen dauanez (1974), ermita honetan zin-hitz nagusiak egiten ziran eta parrokia lez funtzionatu eban Santa Marina eleiza berreraiki ebenean, XVI. gizaldian.
Oraintsu arte, honan hasten zan kantua abesten zan:
Zorioneko Martin
Jaunagaz zeruetan
lagun zakiguz beti
geure preminetan…
.
Eraikina
Hornidura

Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:


Webgunea, hauen laguntzarekin:
