San Hiazinto Krakoviakoa
Atxondoa (Markina-Xemein)
Ermitako leihorik gabeko hormen atzean, zurezko ganga koloreaniztuna dago izkutua.
Deitura
Usadioak dioenez, garai hartan suertatu zen bere miraririk ospetsuena: mongolek Kiev (Ukrania) hiria setiatu zutenean, hango komentuko kustodia salbatzen saiatu zen San Hiazinto; orduan, Andra Mariaren harrizko imajinak hitz egin eta hor bakarrik ez uzteko eskatu zion. Hiazintok hartzeko momentuan bertan, imajinaren pisua mirariz arindu zen. Beste batzuek diotenez, santua arerioen aurka joan zen, Dnieper ibaiaren uren gainean ibiliz, esku batean kustodia eta bestean Ama Birjinaren irudia zeramatzala. Horrexagatik, San Hiazintoren irudiek objektu hauek daramatzate: kustodia edo kopoia eta Andra Mariaren imajina. Markinako ermitan, ordea, belauniko irudikatu dute.
1594 urtean kanonizatu zuten eta abuztuaren 17an egiten da ospakizuna. Poloniako patroi izendatu zuten 1686an. Itotzeko zorian daudenek eta erdi-urren dauden emakumeek eskatzen diote laguntza San Hiazintori.
Ohitura eta Errituak
Urteak joan, urteak etorri, beste usadio batzuk galdu dira, hala nola: ermitarako prozesioak euria egin dezala eskatzeko, lehorte luzeen garaietan; hil-kanpaiak jotzea eta arrosarioa otoiztea zendutako auzotarren arimengatik… Lehen, seme-alabarik edukitzea lortzen ez zuten emakumeak joaten ziren ermitara, ondorengoak izateko eskatzera, bai eta jaiotako haurrak osasuntsu haztea eskatu nahi zutenak ere, baina usadio horiek ere guztiz desagertu dira azken urteotan.
Eraikina
Harlangaitz-hormetako eraikina da, izkinetan eta baoetan harlanduak dituena. Arku erdizirkularreko atea dauka eraikinaren oinaldean eta leiho bat hegoaldeko fatxadan. Ermitaren barruan, 23 arku lerrozuzeneko teilatu-zuraje ederra dauka. Zinta deritzoneko zurezko zerrendek batzen dituzte arkuak; mailakatutako almena margoztuak dituzte zintok apaingarri. Zurgintza-lan bikaina da eta bere eredua dauka urbil dagoen Arrate (Eibar, Gipuzkoa) santutegiko sabaian, XVI. mendekoa. Zurezko estalki horiek ohikoak dira Euskal Herriko ermitetan, harrizko ganga garestien alternatiba ekonomikoagoa baitziren. Era berean, eraikinak luxu handiko itxura eduki dezan, aldare atzeko horma margoztuta dago era berezi batean: goiko frisoa eta marmolak imitatuz.
Hornidura
Eskumako hormaren (ebanjelio-horma deritzonaren) gainean koadro bi daude: Kristo hilda aingeru baten besoetan irudikatzen du batek; besteak, XVII. mendekoa omen denak, Jesusen Santa Teresa..
Ezkerreko hormaren (epistola-horma deritzonaren) ondoan, zutabe txiki baten gainean datzan zurezko pulpitu txiki bat dago, hori ere XVII. mendekoa.
Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:
Webgunea, hauen laguntzarekin: