Salbatore
Berreño (Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz)
Goenetxea baserriko orubean ezkutatutako ermita.
Deitura
Oso antzina da Antzaldatzearen oroipena; Kalixto III. aita santuak, ordea, kristau-herri osoan hedatu zuen ospakizuna 1457an. Izan ere, urte hartaren abuztuaren 6an, Antzaldatzearen egunean, berri on bat ailegatu zen Erromara: Belgradon tropa kristauek Turkiako Mahomet II.ren aurka irabazi zutena.
Ohitura eta Errituak
Egun horretan izan ezik, ermitak ez dauka kulturik, Goenetxea baserriko orubean baitago.
Eraikina
Ermita barruko zorua terrakotaz estalita dago. Estalpea ere oso adierazgarria da: zeru deritzon zurezko ganga txikia, ohol handiez egina, apaingarririk gabekoa. Zeruak zurezko hauts-babesak dira, aldarearen gainean esekiak, kontsakrazioan eukaristia babesteko balio dutenak.
Materailak oso xumeak direla disimulatzearren, aldare aldeko horma margoztuta dago, hareharrizko silarriak imitatuz. Era berean, erretaularen goiko aldean trazu zakar samarreko gailurreria dago, zuria atzealde urdinaren gainean.
Hornidura
Erretaula horren albo banatan, santu baten irudia dago: batean, Done Paulo, ezpata eta liburua, bere ohiko ikurrak, daramatzalarik; bestean, identifikatu gabeko santu bat, eskumako eskuan palma eta ezkerrean liburua daramatzalarik.
Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:
Webgunea, hauen laguntzarekin: