Salbatore
Zarandoa (Larrabetzu)
Ezaugarri prerromanikoak herri-ermita batean.
Deitura
Kristo gurutziltzatua izan zen ermitako irudi nagusia; oso ohikoa baita kristauterian gurutziltzatua eta salbatzailea identifikatzea. Izan ere, kristau-ikasbideak dioenez, Kristoren gurutzeko heriotzaren bidez heltzen da salbamena eta bekatuen erredentzioa eta, beraz, betiko bizitza eskuratzea.
Ohitura eta Errituak
Eraikina
Oinplano angeluzuzena, harlangaitz-hormak eta teilazko estalpea, teilatu-zurajearen gainean dagoena, dauzka. Ermitaren barruan harlauza handietako zorua dago. Aipatzekoa da hegoaldeko horman dagoen
atea: mensulen gainean datzan pieza bakarreko ateburua du, harlangaitz-hormekin kontraste handia egiten duena.
Ate horren aurrean, harrizko hiru maila daude. Badago oso deigarria den elementu bat: ermitaren burualdean, aldarearen atzean, harri bakar batean zizelatutako leihoa dago. Bao txiki bi ditu eta, horien gainean, zulo borobil bi. Ermitaren antzinako jatorria adierazten du leihoak: izan ere, hor bertan zegoen ermitatik hartu eta berrerabili zuten. Leiho prerromanikoa da eta XI. mendekoa omen da.
Hornidura
Aldare-mahaiaren ordez disko-formako estela erabili zuten, egun Bizkaiko Arkeologi Museoan dagoena. Estelak alde banatan gurutz bat dauka, zirkulu batean inskribatua: atzeko-aldean dagoenak hortz-formako apaingarriak ditu. VII. edo VIII. mendekotzat jo dute. Hilarria omen da, leku horretan bertan egon bide zen antzinako nekropoli batetik hartua.

Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:


Webgunea, hauen laguntzarekin:
