Osabideen Andra Maria (Osane)
Eleizabarri (Otxandio)
Eleizabarri deitzen dabe, Otxandioko ermitarik gazteena dalako, 400 urtetik gora baditu be.
Bisita
Doako bisita
Planoa eta Atalak
Ermita guztiak
Deitura
Dirudienez, Osabideen Andra Mariarenganako eraspena 1200. urte inguruan sortu zan Hirutasun Santua ordenaren eskutik, baina, egia esan, askoz beranduago hasi ziran berari tenpluak eskaintzen. Kontatzen danez, bere izenpeko lehenengo kapera 1497an sortu zan Frenegal de la Sierran (Badajoz). Eta 1519 inguruan, Tenochtitlan konkistatu zanean, Espainia Barrian gurtu zan lehenengo irudia izan zala be esaten da. Hain zuzen be, gaur egun Mexikoko zaindaria da eta “Gachupina” deitzen dabe.
Askotariko istorio eta kondaira dago berarenganako eraspenaren inguruan eta, dana dala, penintsulako hainbat lurraldetan eta amerikar lurretan hedatuta dagoan deitura da.
Baina, Bizkaian ez dago berari sagaratutako tenplu asko. Otxandioko hau da bat eta besteak Abadiñon, Ondizen (Leioa), Morgan eta Muruetan dagoz.
Otxandiokoa Eleizabarri deitzen dabe, itxuraz herrian eraikitako azken tenplua dalako.
Ohitura eta Errituak
Beharbada, Otxandioko ermitarik ezagunena da, bertan, beste askotan lez, gaur egun kultua oso mugatuta badago be.
Irailaren 8an ospatzen da bere eguna. Egun horren osteko domekaz ospatzen da meza ermitan eta ondoren auzotarrek hamaiketakoa eskaintzen dabe. Gerra Zibilaren aurretik erromeria be egiten zan, eta Otxandioko parrokiatik erregutean joaten ziran ermitaraino bederatziurrenaren -jarraiko bederatzi eguneko otoitzaldia- hasieran eta jaiegunean bertan.
Kurutze Santuaren Aurkikuntza (maiatzak 3) eta Kurutze Santuaren Gorespena (irailak 14) oroitzen ziranean be meza ospatzen zan.
Nahiz eta Osabideen Ama Birjina amatasunari lotuta ez egon, kasu honetan erdi-urren egozan emakumeak babes-eske joaten jakozan, olioa, kandelak edo dirua oparituz. Hain zuzen be, ermitan Natibitate eta Osabideen Kofradia sortu zan.
Honan hasten dan abestia kantatzen da ermitan:
Errukiorra Zu bai zara
erruki zakiguz.
Bizitzan ta eriotzan
Ama gorde gagizuz…
.
Eraikina
Hornidura
Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:
Webgunea, hauen laguntzarekin: