Elurretako Andra Maria
Erdotza (Markina-Xemein)
Ibiltarientzako ostatu bat egon zen ermitaren alboan, Donejakue bideko erromes-toki jendetsu honetan.
Deitura
Urtebete igarota bukatu zituzten lanak, patrizioen finantzazioari eta Elizaren babesari esker. Eliza hori, askotan zaharberrituta eta handituta, Erromako Andre Maria Nagusia izeneko basilika da.
Ohitura eta Errituak
Ama Birjinaren jaiotzaren egunean, irailak 8, meza nagusia ematen da eta erromeria egiten da. Antzina, erreguteak egiten ziren Zeruratzearen (berrogei egun Pazko-domekaren ostean) aurreko hiru egunetan: prozesioa Markinako parrokia-elizatik etortzen zen eta buelta bat ematen zuen ermitaren inguruan; osteko mezatan ura bedeinkatzen zuten, joandakoen artean banatzeko. Beste ohitura bat ere bazegoen: haur negartiak eta iztaietan erredurak zituztenak eramaten zituzten ermitara, elkarren segidako bederatzi egunetan, Ama Birjinak beraien alde egin zezan.
Auzokoen arabera, ibaiaren eta ermitaren artean Ziortza-Bolibarrerako errege-bidea (herrikoek Donejakue bidearekin parekatzen dutena) zihoan; hortik eramaten zituzten hilkutxak Ziortzako kolejiatako kanposantura.
Eraikina
XVIII. mendean, gaur egun duen trazadurara aldatu zen bidea; ondorioz, kapera txiki bat eraiki zen, jatorrizko ermitatik metro gutxira, Elurretako Andra Mariaren eta erromesen arteko harremanari eusteko asmoz. Santutxu izena du kapera horrek eta ermita limosnaria da; hau da, ibiltariek edo erromesek Ama Birjinaren mesedea burutzeko ematen dituzten limosnak jasotzea da bere helburu nagusia. Oinplano karratuko eraikina da, harlangaitz-hormak eta lau isurkiko estaldura dituena. Aurreko hormak burdin sarea du, leiho handi bat estaltzen duena. Horren zehar, erretaulan dagoen Ama Birjina eta Haurraren irudia ikusten da. Ermitako kanpoaldean, antzinako harrizko limosna-ontzia dago.
Hornidura
Eskultura horren alboan, XVI. mendeko San Antonen irudia dago. Etxe-animalien patroia da santu hori. Eskumako eskuan liburu irekia darama eta oinaldean txerri bat dauka. Santuaren beste irudi bat ere badago, XVI. mendearen bukaerakoa, koru azpiko leiho batean.
Ezkerreko horman (epistola-horma deritzona) Santa Isabel Hungariakoaren irudia dago, idulki baten gainean, ezkerreko eskuan palma eta eskumakoan liburuak daramatzalarik, izur handiak dituen mantua jantzita. 1970ean Francisco Javier Barcon Furundarena jesuitak eman zuen XVIII. mendeko artelan hori.
Santutxuan rococo estiloko erretaula txiki bat dago, 1764-1768koa. Elurretako Andra Mariaren irudia dago erretaula horretan, benetako ilezko ardatzak aurpegia estaltzen duelarik. Besoetan Jesus Haurra darama; berak amari so egiten dio, irudi ederra osatuz. Eibarko Hilario Mandizabalek 200 erreal kobratu zituen eskultura horren burua eta eskuak egiteagatik (izan ere, gorputzaren gainerakoa jantziek estaltzen duten manikia da).
Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:
Webgunea, hauen laguntzarekin: