Done Petri ad vincula
Zarikete – San Pedro (Zalla)
Espiritu gaiztoei arao eta aurre egiteko toki magikoa.
Deitura
Gaur egun, bere ustezko kate horiek Erromako Done Petri ad vincula izeneko elizan gurtzen dira.


Ohitura eta Errituak
Herri-usadioak dioenez, espiritu gaiztoaren, begizkoaren, aztikeriaren, deabrutzearen eta gaixotasunen aurkako bitartekoa da. Ohikoa zen haurrak ermitaraino ekartzea espíritu gaiztoengandik libratzeko. Horretarako erritu propioak egiten zituzten: estaterako, ermitaren inguruan bueltak ematea, ate batetik sartuz eta beste batetik ateraz, espirituak uxatzeko gatza jaurtitzen zuten bitartean. Izan ere, 1963an Jose Maria Mertin Retanak idatzi zuenez “haiek, haien senideek edo haien abereek ere pairatzen duten begizkoa sendatzearren Done Petri ermitara oraindik datozen superstizioso askok bide batetik etorri eta beste batetik joaten dira; espiritu gaiztoek euren baitan berriro ez sartzeko asmotan.
Batzuek gatza –sorginen aurkako pozoi eraginkor askoa– hedatzen dute errepidean zehar”. Ermitak, halaber, ospe handia eduki du, gorputzetatik (emakumezkoen gorputzetatik, gehien bat) deabruak aterarazteko hor egin ohi ziren araoak direla eta.
Gaur egun ere, gurasoek santuaren aurrean ekartzen dituzte haurrak, berba egiten ikastearren eta Done Petriren bedeinkapena jasotzearren.
Eraikina
Ermitak oinplano angeluzuzena, bi isurkiko estalpea eta harlangaitz-hormak dauzka. Ermitaren oinaldean ojiba-arku arineko atea dago eta, horren gainean, kanpai-horma. Hegoaldeko fatxadan beste ate bat dago,
arku apaldukoa.
Nabarmentzekoa da ermitaren barruko zurezko estalpea: zurezko zertxak dauzka, zutiko garaien gainean dautzanak. Alde batzuetan
margolanek estaltzen dituzte hormak, harlanduak imitatuz, pareten lautasunik eza ezkutatzekotan. Oinaldean, zurezko korua dago.
Ermitaren ondoan sakristau-etxea eta
iturria daude; bai eta 1912an landatutako
Gernikako arbolaren muskila ere.
Hornidura
Epistolaren aldeko erretaulan (hori ere barrokoa, XVII. mendearen bigarren erdikoa) Antonio Paduakoa dago, Jesus Haurra besoan daramalarik. Ezohiko era batean, Haurra Antonioren jakinduria sinbolizatzen duen liburuaren gainean dago zutunik.
Ebanjelioaren aldeko erretauloa antzinagoa da, XVII. mendearen lehenengo erdikoa. Ohol gaineko pintura dauka, Kristoren zigortzea irudikatzen duena. Horren gainean,
San Nikolasen irudia, hurbil dagoen Otxarango (Zallako) parrokiatik ekarria.

Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:


Webgunea, hauen laguntzarekin:
