Done Mikel Goiaingerua
Usparitza (Muxika)
Done Mikel Goiaingeruaren usadio magikoa hartzen du ermitak bere baitan.
Deitura
VI. mendetik aurrera zabaldu zen berarekiko debozioa mendebaldeko Europan; orduan arkanjelua hiru aldiz agertu omen baitzen Italiako Gargano mendian. Euskal Herrian antzeko agerraldia izan zela esaten zen, Aralar mendian, eta, ondorioz, X. mendez geroztik Nafarroako erregeek bultzatu zuten Done Mikelekiko debozioa. Garai hartan Nafarroako erresumak oraingo Euskal Autonomi Erkidegoa barne hartzen zuen; hori dela eta, Done Mikelen izenpeko egin zituzten gure lurraldeko eliza eta baseliza antzinenak.
Ohitura eta Errituak
Ohikoa zen, halaber, erreguteak egitea Zeruratzearen (berrogei egun Pazko-domekaren ostean) aurreko hiru egunetan. Egun hartan, ura bedeinkatzen zen ortuetan ihinztatzeko, eguraldi txar, izurrite eta uzta urrien aurkako babesa lortzearren.
Eraikina
Tenplu gotiko txikia da, oso era xumez eraikia. Harlangaitz-hormak eta bi isurkiko zurezko estalpea ditu. Ermitaren oinaldean, ojiba-arku arineko atea dago; ate horren giltzarrian (hau da, erdiko harrian) zizelkatutako zirkulu bat dago. Ateko arkubarneran harrian zizelkatutako zulo txikiak ur bedeinkatutarako ontzia ordezkatzen du. Hegoaldeko fatxadan beste ate bat dago, hori ere ojiba-arkukoa, dobela handiak dauzkana. Ermitaren barrualdea oso xumea da: harrizko hormak ditu eta Muxikako auzoen zutoihalak daude, habe batetik zintzilik. Burualdean, horma-hobi batek albo-mahaitxoa ordezkatzen du; hor liturgia-hornidura gordetzen da. “EGO SUM” (“Neu naiz”) dioen inskripzioa dauka horma-hobiak.
1998an Muxikako udalak ermita berriztatu zuen.
Hornidura
Eskumako aldean aldarera begira (hau da, ebanjelioaren aldean), San Isidro nekazariaren irudia dago, Gaztelako tailer batean eginda. Ermitako eliztarrek debozio handia diote, 1942an Areatza auzoko kofradiak ordaindu baitzuen.
Erdiko erretaula modernoa da. Horren albo banatan gotikoaren bukaerako irudi bat dago: María Magdalena (ezkerretan) eta Done Laurendi (eskumatan), biak hainbat alditan berpintatuak. Maria Magdalenaren irudiak lurrin-ontzia darama eskuan, Kristoren pizkundearen momentuan bere hilobira zihoalako ikurra. Done Laurendirenak, ordea, bere martirioaren oroigarria den parrilla daroa.
Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:
Webgunea, hauen laguntzarekin: