Done Kristobal eta Done Petri Apostolua
Zarrabenta (Mendata)
Baserri eta mendien artean kokatuta, herri-ermita soilak hiru koloreaniztuneko eskultura dauzka barruan.
Deitura
Kondairak dioenez, behin umetxo bati lagundu zion ibaia zeharkatzen; oso astuna zen umea, eta horrek Kristobal harritu zuen. Haurtxoak, orduan, Kristo bera zela adierazi eta munduko bekatu guztien sama zeramala esan zion. Egia zela sinestaraztekotan, makila lurrean sartzeko eskatu zion Kristobali: berehala, makila fruituz betetako palmondoa bihurtu zen. Orduan, umetxoak erraldoia bataiatu eta ebanjelioa zabaltzeko agindu zion. Hori dela eta, Kristobal izenez ezagutzen dugu erraldoia, izen horrek “Kristoren eramailea” esan nahi baitu grezieraz. Erraldoi baten itxuraz irudikatzen dute, Jesus Haurra lepoan eta eskuan fruituz betetako makila loreduna daramalarik.
Petri, bestalde, Jesusen begikoen dizipuluetako bat izan zen; “apostoluen printzearen” izena hartzen du eta lehendabiziko aita santua izan zela onartzen du eliza katolikoak. Petri apostoluaren irudiak ezaugarri hauek izaten ditu: giltzak, Jaungoikoaren erresumaren ikurra; oilarra, bere ukapenen oroigarria; gurutzea, Erroman 67. urtean gertatutako bere martirioaren ikurra; makila, artzain izatearen ikurra; eta arraina, Jesus Nazaretekoaren aginduaren arabera “giza-arrantzale” izatearen sinboloa.
Ohitura eta Errituak
Bertan behera utzitako beste ohitura batzuk ere badaude: Zeruratzearen (berrogei egun Pazko-domekaren ostean) aurreko martitzenean, Asentziñoko Letañiek (hau da, Zeruratze egunaren letaniak) izeneko prozesioa egiten zen, Mendatako Done Mikel Goiaingeruaren parrokiatik zetorrena. Egun hartan, abadeak ura bedeinkatzen zuen eta eliztarrek hartzen zuten, soroetan eta ortuetan ihinztatzeko, uzta ugariak lortzearren.
Eraikina
Oinplano karratua eta zuritutako harlangaitz-hormak ditu; izkinetan, berriz, harlanduak dauzka. Lau isurkiko teilatua dauka; erdi-puntuko arkuko ate nagusia, harrizko dobela handiek osatua, lau zutaberen gaineko atari batek babestua dago. Hasiera batean, ermitak ez zeukan leihorik, aldarearen ondoko gezileiho txikia izan ezik; 1972an, ordea, beste bao bat ireki zuten.
Barruko aldea oso xumea da, eta gezileiho txikia izan ezik; 1972an, ordea, beste bao bat ireki zuten.
Hornidura
Bere alboan Done Petri eta Done Pauloen irudiak daude, biak erlazionatuta, gure tenpluetan ohikoa den moduan. Done Petrik giltzak daramatza eta Done Paulok ezpata bat, bere martirioaren ikurra. Barrokoak dira irudiok, XVII. mendearen hasierakoak.
Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:
Webgunea, hauen laguntzarekin: