Done Jakue Apostolua
Aldaka (Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz)
Done Jakue izenpeko ermita, ingurune paregabe batean.
Deitura
Teodomiro gotzainak IX. mendean hor aurkitu zuen. Garai hartan hasi ziren erromesak apostoluaren hilobira joaten eta, beraz, Donejakue bidea deritzona sortu zen. Eliza Katolikoak Jakue iberiar penintsulan egotea sinesgaitza dela onartu arren, usadio horri ekiten dio gaur egun ere.


Ohitura eta Errituak
Ermitak oso lotura estua omen du Donejakue bidearekiko: antza denez, bidearen Bizkaiko adar horretatik Compostelara joaten ziren erromesek hor babesten ziren.
Eraikina
Ermitako kanpoko aldean, harlanduzko laneko bost ostiko daude, oso handiak: hiru hegoaldeko horman eta bi iparraldekoan. Harrizko
ganga bati eusteko eraikin zituzten; hala ere, ez zuten harrizko estalpe osoa eraiki, aldare aldean dagoen kanoi-formako ganga labur bat baino. Beraz, begi-bistan dagoen teilatu-zuraje batek estaltzen du ermitako gainerakoa.
Hornidura
Aldarean, Done Jakue Erromesaren zurezko irudi koloreaniztuna egoten da, erromesaren itxura duena; gotikoaren bukaerakoa da, XVI. mendearen hasierakoa. Bere alboan,
Ama Birjinaren irudia egoten da, koroatua, Sortzez Garbiaren eta Arrosariko Andra Mariaren ikurrak nahasten dituena, Haurra besoetan daramalarik; erromanista estilokoa da, XVI. mendearen bukaerakoa.

Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:


Webgunea, hauen laguntzarekin:
