Andra Mari Magdalena
Nocedal (Ortuella)
Ermita indianoa, Meatzaldearen bihotzean.
Deitura
Ebanjelioaren arabera, predikatu bitartean Jesus lagundu zioten emakumeen buru izan zen Maria Magdalena. Ebanjelari bik diotenez, Jesusek zazpi deabru aterarazi zituen Magdalenaren gorputzetik; usadioak sexu-bekatutzat hartu ditu deabru horiek eta, ondorioz, Magdalena prostitutatzat jo ohi dute. Hala ere, ideia hori Batikanoko II. Kontziliotik aurrera baztertu du eliza katolikoak. Ebanjelioko beste pasarte batzuen arabera, Magdalena Kalbario mendian egon zen, Ama Birjinaren alboan, Kristoren pasioan; era berean, Magdalenari agertu zitzaion Jesus lehenengo aldiz berpiztu ondoren.
Ohitura eta Errituak
Eraikina
Ortuellako auzo batean dago ermita, Meatzaldean. Auzoko etxebizitzekin eta antzinako eskolarekin osatzen du multzo txiki bat. Ermitari buruzko aipamen batzuk daude XVII. mendearen hasieran; hala ere, egungo eraikina 1803koa da. Nocedal auzoan jaio eta Hegoamerikara joandako Carreras lau anaiek ordaindu zuten eraikuntza. 805. urtean hasi zen kultua ematen eta 1810ean kanpai-horma egin zuten.
Harlangaitz-hormetako eraikina da, nabe bakarra eta alboko kapera bi dauzkana. Ganga trenkatuak ditu nabean eta oskol-formakoa absidean. Ermitaren barruan, oinaldean, zurezko koru garaia dago. Eraikinak ate bi ditu: erdi-arkukoa, oinaldean, eta ateburuduna, ezkerreko horman.
Kanpoaldean, zurezko ataria dago, harrizko horma txiki bat daukana, eliztarrak euriaren aurka babesteko. Atari horretan, atearen eskumako aldean, Otaduy eskultoreak egindako plaka bat dago,Ortuella herrikoek Victor Gurtubay (1890-1926) apaizaren omenez eskainia: “TESTIMONIO DE GRATITUD / HOMENAGE DE CARIÑO / AL SACERDOTE CELOSO / DON VICTOR GURTUBAY / QUE COMO EL BUEN PASTOR / AMANTE VERDADERO DEL PUEBLO DIÓ POR ÉL SU VIDA / EL 12 DE MARZO DE 1926” (Esker oneko adierazgarria / maitasun omenaldia / apaiz arduratsuari / Victor Gurtubay-ri / artzain onen moduan / herriaren benetako maitatzaileraren moduan herriaren alde bizitza eman zuenari / 1926ko martxoaren 12an”).
Hornidura
Ama Birjina eta Haurraren koadroa ere badago, XVIII. mendearen hasierakoa, marko rokoko nabarmenarekin.
Sakristian, ur-txarroa dago.
Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:
Webgunea, hauen laguntzarekin: