San Joakim eta Santa Ana
Arretxinaga (Markina-Xemein)
Ermita pribatu ederra, Barroeta dorreko ondasunen erdian.
Deitura
Sakrifizio horren ostean, Gabriel arkanjelua agertu zitzaien berari eta Jerusalemen bakarrik zegoen Ana emazteari, beren erreguak onartuta izan zirela esateko: neskato bat edukiko zuten. Neskato hori Maria, Jesusen ama, izango zen.


Ohitura eta Errituak
Antzina, meza ematen zen egun batzuetan: San Josefen egunean, martxoak 19; San Antonio Paduakoaren egunean, ekainak 13; San Joakimen egunean, abuztuak 16 antzinako liturgia-egutegiaren arabera; eta Done Joanes Lepamoztuaren egunean, abuztuak 29.
Eraikina
Baselizak, estilo barrokokoak, oinplano karratua eta harlangaitz-hormak ditu. Aurreko fatxadak kareharrizko harlanduzko lana dauka, bai eta toskanar ordeneko zutabe biren gainean datzan zurezko pataria ere. Atearen ondoan ur bedeinkatutarako harrizko
ontzi galloidun bat dago; bere bi alboetan dauden leihoek burdin-barrak dauzkate. Bi ataleko ojiba-ganga batek estaltzen du
ermita. Atal horien artean arku bat dago, xafla-mentsulen gainean datzana.
Hornidura

Plaza de La Encarnación 9B
48006 Bilbao
Tel: (34) 944 320 125
Honek diruz lagundua:


Webgunea, hauen laguntzarekin:
